"A1 Elkartu" enpresa berriaren web gunera ongi etorria ematen deutsuegu.
Enpresaren lehen urratsak ematen ari gara baina oraindik ofizialki lanean hasi ez bagara ere, hasierako sarrera hau idatziko dogu gure enpresaren aurkezpen gisa.
"A1 Elkartu" enpresaren muina, Bermeo eta eskualdeko biztanle, pyme eta autonomoei hurbil-hurbileko aholkularitza juridiko pertsonalizatua ematea da, ondasun higiezinen gestio eta administrazio integralarekin batera.
Hurrengo egunetan web gunea prestatzen arituko gara baina halan da guztiz ere, lege, fiskaltza, hirigintza eta hiri-finken administrazioan interesgarri izan daitezkeen gaiei buruz idatziko dogu, zuekin eta zuentzat.
Adi egon eta ez ahaztu aipatutako gaietan aholkularitza beharrik badozue, gurekin kontaktuan jarri ahal zaretela, inongo konpromesu barik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario